XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez pentsa, gero, garai haietan diru hori lortzea erraza zenik!

Urte erdia pasa nuen nik xentimorik gastatu gabe, etxean eta osaba-izebek emandako sos guzti-guztiak gordez.

Pozik joan nintzen udaberriko egun hartan dendara.

Dendara sartu eta - Kaiola nahi dut! - egin nuen oihu.

- Zer kaiola? - erantzun zidan dendariak.

- Lehengo egunean ikusi nuena!

Ez zitzaidan asko gustatu dendariak esan zidana, alegia, ez zela gogoratzen ni kaiola ikusten egon nintzenentz.

Dena den, kaiolak hartzera joana zen, eta haiek ikusteko irrikak beste sentimendu denak estali zituen.

Hiru kaiola zekartzan eskuetan, eta nik aukeratua haien artean.

- Hau! - esan nion, berari hitzegiteko betarik eman gabe.

- Hau?

Ondo dago.

Hiru pezeta eta hogei zentimo dira.